Errenta finkoko funtsa epe laburrera

GCO epe laburra

Kaudimendun eta arrisku gutxiko igorleak

Zeri buruz hitz egiten du GCO epe laburrak?

GCO epe laburrak zure aurrezkiak, euroetan adierazitako, igorle publiko edo pribatuen, errenta finko nazional edo internazionaletako baloreetako inbertsioen bidez errentagarri egiten ditu, zeinen batezbesteko iraupena 2 urte baino gutxiago den. Merkatuaren lurrunkotasunei ziurtasunez aurre egiteko dago diseinatuta eta EURIBOR indizea hartzen du oinarritzat.

Fonbilbao epe laburraren onurak

Lasaitasuna

Funtsaren balio likidagarriak ez du fluktuazio garrantzitsurik pairatuko.

Arrisku minimoa

Arriskurik izan nahi ez duten inbertitzaileentzako aparta.

Epe laburra

Ondarearen errendimendua maximizatu epe laburreko interesen arabera.

Errenta finkoko funtsa epe laburrera

Ohiko galderak

Inbertitzaile bezala duzun profilera hoberen egokitzen zaizkizun zazpi inbertsio aukera dituen produktu bat kontratatzeko aukera ematen dizugu:

  • Fonbilbao epe laburra, FI arriskurik hartu nahi ez duten inbertitzaileentzako da aparta. Zure zorroa euroetan adierazitako igorle publiko edo pribatuen errenta finko nazionaleko edo internazionaleko tituluetan dago inbertituta, batez beste 24 hilabete baino gutxiagoko iraupenarekin. Funtsaren balio likidagarriak ez du fluktuazio garrantzitsurik pairatuko.
  • Fonbilbao errenta finkoa, euroetan adierazitako igorle publiko edo pribatuen errenta finko nazionaleko edo internazionaleko tituluetan dago inbertituta, batez beste 2 urte baino gehiagoko iraupenarekin.
  • Fonbilbao akzioak, FI errenta aldagarri nazionalean inbertitu nahi duten pertsonei dago zuzenduta. Bere zorroa gehienbat Ibex 35eko tituluetan dago inbertituta.
  • Fonbilbao euroburtsa, FI normalean errenta aldagarri nazionalean inbertitzen duten eta euren diruaren parte bat Europako tituluetan dibertsifikatu nahi duten pertsonei zuzentzen da. Euren inbertsioak euro zonaldeko herrietako Burtsan egiten dira, Erresuma Batua eta Suitza, alegia.
  • Nazioarteko Fonbilbao, FI normalean errenta aldagarriko funts nazionalean inbertitzen duten eta euren diruaren parte bat atzerriko tituluetan dibertsifikatu nahi duten pertsonei dago zuzenduta. Euren inbertsioak nazioarteko burtsan egiten dira.
  • Fonbilbao misto, FI euren inbertsioaren parte bat errenta aldagarrian dibertsifikatu nahi dutenei dago zuzenduta. Euren inbertsioak epe laburreko errenta finko pribatuan egiten dira batez ere (24 hilabete baino gutxiago), Espainiako burtsako akziorik nagusienetan portzentai txiki bat barneratuz (%30era arte).
  • Fonbilbao global 50, FI bai nazionala zein nazioartekoa den errenta finkoko eta aldagarriko aktiboetan konbinatzen du inbertsioa. Errenta aldagarriko inbertsioak ez du funtsaren zorroaren %50 gaindituko.

Laburbilduz, Seguros Bilbaok bultzatzen eta merkaturatzen dituen inbertsio funtsekin, aditua izan barik munduko merkatu finantzariorik garrantzitsuenetan inbertitu daiteke eta oraindik garrantzitsuena dena, balore edo sektore zehatza aukeratzeko arriskurik hartu gabe.

Inbertsio epea, epe laburreko, ertaineko eta luzeko likidezia beharren eta arriskura duzun gorrotoaren araberakoa izango da. Orokorrean, errenta aldagarrian inbertitzen duten inbertsio funtsetan epe luzerako inbertsioa gomendatzen dugu (10 urte baino gehiago): Fonbilbao akzioak, Fonbilbao euroburtsa eta nazioarteko Fonbilbao.

Argi dago dibertsifikazioa garrantzitsua dela eta zaila dela Seguros Bilbaok sustatzen eta komertzializatzen dituen inbertsio funtsak aurkitzea, munduko ekonomiako merkaturik garrantzitsuenetan inbertsio bat egitea, alegia.

Ekonomiako sektorerik adierazgarrienetan inbertitu daiteke une bakoitzean merkatuen eboluzioaren, arriskuari daukan gorrotoaren eta errentagarritasun espektatiben arabera inbertsioaren banaketa egokituz. Era honetan, inbertsio zuzenak balore edo sektore zehatz batean planteatzen duen arriskua murrizten du

Beraz, Seguros Bilbaoren inbertsio funtsekin gure bezeroek merkatuen eraginkortasunaren alde egiten dute, hauen grina batuz eta lurrunkortasuna eta arriskua eurek aukeratu dituztenak direla jakinik.

Inbertsio gutxik, euren gardentasunari esker, egunero eta era errazean bere inbertsioaren eboluzioaren joerarekin jarraitzeko aukera ematen diote bezeroari.

Gure inbertsio funtsen inguruko informazioa egunkari guztietan eta espezializatutako prentsan, interneten, eta abarren dago eskuragarri. Gainera, sei hilerik behin, gure bezeroak euren inbertsioaren eguneratutako informazioa jasoko dute.

Edozein unetan diru guztia edo parte bat izan dezakezu, inbertsioaren dirua inolako zigorrik gabe itzuliz. Baina epe ertain eta luzerako inbertsio bat dela eta denboraldi honetan itxarondako errentagarritasun maximoa lortzen dela gogoratu behar dugu.

Gainera, gure funtsen zorroan egindako inbertsioa likidezia beharretan pentsatuz eta epe ertain eta luzean hartu nahi den arriskuan pentsatuz "neurrira" dago eginda.

Gure inbertsio funtsak hasieran inbertsio oso altua egiteko beharrik gabe merkatu finantzarioetan inbertitu nahi duten bezeroei zuzentzen da. Seguros Bilbaoko inbertsio funtsak edozein zenbatekotik aurrera kontratatu daitezke, ez dute inbertsio zenbateko minimorik.

Funtsen errentagarritasuna ez dago atxikipenaren menpe dirua-itzultzeko unean plusbalioak materializatzen direnera arte.

2003. urtetik indarrean dagoen legeriak erakunde kudeatzailez aldatzeko aukera ematen du, hau da, funtsaz aldatzeko, inolako zigor fiskalik gabe. Gure kudeaketaren profesionalizatze altuak eta gure Taldeak finantza merkatuetan duen esperientziak beharbada beste erakunde finantzario batzuekin mantentzen dituzun inbertsio funtsetarako inbertsio aukera eskaintzen dizute.

Zergatik hautatu Seguros Bilbao?

Pertsonalizatutako arreta

Etengabeko informazioa

Profesionalik onenak

Inbertsio funtsen inguruko abantaila fiskalak

Inbertsio funtsetako parte-hartzeen salmentak ondarezko irabazi edo galera tratamendu fiskala jasotzen du, zergak PFEZan aurrezkiari dagokion partean ordainduz. Ondarezko irabazi edo galera salmenta edo transmisio baloreari eskuratze edo erosketa balorea kenduz kalkulatzen da.

Parte-hartzeen transmisioa FIFO metodoa aplikatuz egiten da, lehen transmisioak bezeroak lehenik eta behin eskuratutakoak direla estimatzen da. Eta sortutako plusbalioen gaineko %19ko atxikipen baten menpe daude.

Ondarezko irabaziak beste inbertsio funtsen parte-hartzeen, akzioen edota etxebizitzen salmentengatikk agerian dauden galerekin konpentsatu daitezke eta emaitza, positiboa bada, aurrezkiaren oinarrian integratuko da dagokion zergak ordainduz.