Fonbilbao Global 50

GCO Global 50

Errenta finkoa eta burtsa era eraginkorrean konbinatu

Zeri buruz hitz egiten du GCO Global 50ek?

Euren aurrezkiak burtsan inbertitu nahi duten inbertitzaileei zuzenduta, nazioarteko burtsaren enpresarik onenetan parte-hartuz, baina, beste aldetik, errenta finkoko inbertsio portzentai batekin arrisku hori murriztu nahi du.

GCO Global 50ren onurak

Esperientzia

Funtsak %50era arte inbertitzen du nazioarteko errenta aldagarrian eta gainontzekoa errenta finkoan.

Arrisku moderatua

Inbertsioa nazioarteko errenta aldagarriko tituluekin eta errenta finkoko tituluekin banatu nahi duen inbertitzaile moderatua bazara.

Epe ertaina

Inbertsiorako gomendatutako denbora-muga epe ertaina da.

Fonbilbao Global 50

Ohiko galderak

Inbertitzaile bezala duzun profilera hoberen egokitzen zaizkizun zazpi inbertsio aukera dituen produktu bat kontratatzeko aukera ematen dizugu:

  • GCO Corto Plazo, FI arriskurik hartu nahi ez duten inbertitzaileentzako da aparta. Zure zorroa euroetan adierazitako igorle publiko edo pribatuen errenta finko nazionaleko edo internazionaleko tituluetan dago inbertituta, batez beste 24 hilabete baino gutxiagoko iraupenarekin. Funtsaren balio likidagarriak ez du fluktuazio garrantzitsurik pairatuko.
  • GCO Renta Fija, euroetan adierazitako igorle publiko edo pribatuen errenta finko nazionaleko edo internazionaleko tituluetan dago inbertituta, batez beste 2 urte baino gehiagoko iraupenarekin.
  • GCO Acciones, FI errenta aldagarri nazionalean inbertitu nahi duten pertsonei dago zuzenduta. Bere zorroa gehienbat Ibex 35eko tituluetan dago inbertituta.
  • GCO Eurobolsa, FI normalean errenta aldagarri nazionalean inbertitzen duten eta euren diruaren parte bat Europako tituluetan dibertsifikatu nahi duten pertsonei zuzentzen da. Euren inbertsioak euro zonaldeko herrietako Burtsan egiten dira, Erresuma Batua eta Suitza, alegia.
  • GCO Internacional, FI normalean errenta aldagarriko funts nazionalean inbertitzen duten eta euren diruaren parte bat atzerriko tituluetan dibertsifikatu nahi duten pertsonei dago zuzenduta. Euren inbertsioak nazioarteko burtsan egiten dira.
  • GCO Mixto, FI euren inbertsioaren parte bat errenta aldagarrian dibertsifikatu nahi dutenei dago zuzenduta. Euren inbertsioak epe laburreko errenta finko pribatuan egiten dira batez ere (24 hilabete baino gutxiago), Espainiako burtsako akziorik nagusienetan portzentai txiki bat barneratuz (%30era arte).
  • GCO Global 50, FI bai nazionala zein nazioartekoa den errenta finkoko eta aldagarriko aktiboetan konbinatzen du inbertsioa. Errenta aldagarriko inbertsioak ez du funtsaren zorroaren %50 gaindituko.

Laburbilduz, Seguros Bilbaok bultzatzen eta merkaturatzen dituen inbertsio funtsekin, aditua izan barik munduko merkatu finantzariorik garrantzitsuenetan inbertitu daiteke eta oraindik garrantzitsuena dena, balore edo sektore zehatza aukeratzeko arriskurik hartu gabe.

Inbertsio epea, epe laburreko, ertaineko eta luzeko likidezia beharren eta arriskura duzun gorrotoaren araberakoa izango da. Orokorrean, errenta aldagarrian inbertitzen duten inbertsio funtsetan epe luzerako inbertsioa gomendatzen dugu (10 urte baino gehiago): GCO Acciones, GCO Eurobolsa y GCO Internacional.

Argi dago dibertsifikazioa garrantzitsua dela eta zaila dela Seguros Bilbaok sustatzen eta komertzializatzen dituen inbertsio funtsak aurkitzea, munduko ekonomiako merkaturik garrantzitsuenetan inbertsio bat egitea, alegia.

Ekonomiako sektorerik adierazgarrienetan inbertitu daiteke une bakoitzean merkatuen eboluzioaren, arriskuari daukan gorrotoaren eta errentagarritasun espektatiben arabera inbertsioaren banaketa egokituz. Era honetan, inbertsio zuzenak balore edo sektore zehatz batean planteatzen duen arriskua murrizten du

Beraz, Seguros Bilbaoren inbertsio funtsekin gure bezeroek merkatuen eraginkortasunaren alde egiten dute, hauen grina batuz eta lurrunkortasuna eta arriskua eurek aukeratu dituztenak direla jakinik.

Inbertsio gutxik, euren gardentasunari esker, egunero eta era errazean bere inbertsioaren eboluzioaren joerarekin jarraitzeko aukera ematen diote bezeroari.

Gure inbertsio funtsen inguruko informazioa egunkari guztietan eta espezializatutako prentsan, interneten, eta abarren dago eskuragarri. Gainera, sei hilerik behin, gure bezeroak euren inbertsioaren eguneratutako informazioa jasoko dute.

Edozein unetan diru guztia edo parte bat izan dezakezu, inbertsioaren dirua inolako zigorrik gabe itzuliz. Baina epe ertain eta luzerako inbertsio bat dela eta denboraldi honetan itxarondako errentagarritasun maximoa lortzen dela gogoratu behar dugu.

Gainera, gure funtsen zorroan egindako inbertsioa likidezia beharretan pentsatuz eta epe ertain eta luzean hartu nahi den arriskuan pentsatuz "neurrira" dago eginda.

Gure inbertsio funtsak hasieran inbertsio oso altua egiteko beharrik gabe merkatu finantzarioetan inbertitu nahi duten bezeroei zuzentzen da. Seguros Bilbaoko inbertsio funtsak edozein zenbatekotik aurrera kontratatu daitezke, ez dute inbertsio zenbateko minimorik.

Funtsen errentagarritasuna ez dago atxikipenaren menpe dirua-itzultzeko unean plusbalioak materializatzen direnera arte.

2003. urtetik indarrean dagoen legeriak erakunde kudeatzailez aldatzeko aukera ematen du, hau da, funtsaz aldatzeko, inolako zigor fiskalik gabe. Gure kudeaketaren profesionalizatze altuak eta gure Taldeak finantza merkatuetan duen esperientziak beharbada beste erakunde finantzario batzuekin mantentzen dituzun inbertsio funtsetarako inbertsio aukera eskaintzen dizute.

Zergatik hautatu Seguros Bilbao?

Pertsonalizatutako arreta

Etengabeko informazioa

Profesionalik onenak

Inbertsio funtsen inguruko abantaila fiskalak

Inbertsio funtsetako parte-hartzeen salmentak ondarezko irabazi edo galera tratamendu fiskala jasotzen du, zergak PFEZan aurrezkiari dagokion partean ordainduz. Ondarezko irabazi edo galera salmenta edo transmisio baloreari eskuratze edo erosketa balorea kenduz kalkulatzen da.

Parte-hartzeen transmisioa FIFO metodoa aplikatuz egiten da, lehen transmisioak bezeroak lehenik eta behin eskuratutakoak direla estimatzen da. Eta sortutako plusbalioen gaineko %19ko atxikipen baten menpe daude.

Ondarezko irabaziak beste inbertsio funtsen parte-hartzeen, akzioen edota etxebizitzen salmentengatikk agerian dauden galerekin konpentsatu daitezke eta emaitza, positiboa bada, aurrezkiaren oinarrian integratuko da dagokion zergak ordainduz.