Irakaskuntza, merkataritza eta aisiarako erantzukizun zibileko asegurua

Irakaskuntza, merkataritza eta aisiarako erantzukizun zibileko asegurua

Zure ekimena babestuko dugu

Zer da irakaskuntza, merkataritza eta aisiako erantzukizun zibila?

Partikularrentzako irakaskuntza, merkataritza eta aisiako erantzukizun zibileko aseguruak aseguratutako jarduera profesionalean ustekabean hirugarrenei zuzenean eragindako kalte pertsonal eta materialetatik eratorritako kontratuz kanpoko erantzukizun sibila bermatzen du.

Irakaskuntza, merkataritza eta aisiako erantzukizun zibilaren onurak

Kontratu bakarra

Makineria eta ekipoa, elektronikoa eta kontratuan aseguratutako osagaiak barne.

Malgutasuna

Erabaki zure aseguruaren ordainketa zatikatzea edo ez, zure beharren arabera.

Moldagarritasuna

Moldatu aseguruaren babesa zure jarduerara. Zuk jartzen duzu muga.

Irakaskuntza, merkataritza eta aisiako erantzukizun zibileko asegurua

Irakaskuntza, merkataritza eta aisiako erantzukizun zibileko estaldurak

Aseguratutako jarduerak hirugarrenei ustekabean eragindako kalte pertsonal, material eta ekonomikoei dagokien kontratuz kanpoko erantzukizun zibila barne hartzen du.

  • Urak eragindako kalteak

Aseguratutako arriskuko instalaziotik ustekabean ura isurtzeak hirugarrenei eragindako kalteak.

  • Errentan hartutako lokalak

Jarduera gauzatzeko errentan hartutako higiezinetako kalteak.

  • Kanpoko lanak

Hirugarrenen jabetzako lekuetan lan hauek egiterakoan eragindako kalteak: ezartzea, muntatzea, instalatzea, berraztertzea eta mantentze-lana.

Ohiko galderak

Partikularrentzako hezkuntzako, merkataritzako eta aisiako erantzukizun zibileko asegurua hezkuntza-, merkataritza- eta aisia-alorretako enpresariei eta autonomoei zuzenduta dago.

Jarraian, zenbait egoera adierazgarri eta hipotetiko emango ditugu adibide gisa:


     - Bezero batek zure establezimenduan irrist egin, erori eta min hartzea.

- Zure jardueran egin edo hornitutako egoera txarreko elikagaiak direla eta erreklamazioak jasotzea.

- Aseguratutako jarduerarekin zerikusia duen elementuren bat erori edo mugitzea eta, ondorioz, kalte pertsonal eta materialak sortzea.

- Bezero baten seme-alabek aseguratutako negozioko parke edo lorategian min hartzea.

Zergatik hautatu Seguros Bilbao?

Pertsonalizatutako arreta

Etengabeko informazioa

Profesionalik onenak