PPA

Pentsioak

APA aurrezkia, aurreikuspen-plan aseguratua

Ustekaberik gabe erretiroa

Zertan datza APA aurrezkia?

Aurreikuspen-plan aseguratua, APA aurrezkia, erretirora bideratutako aurrezki forma malgua da. Abantaila fiskal garrantzitsuak ditu, eta, gainera, interes-tasaren segurtasuna eskaintzen du.

Aseguru honen onurak

Segurtasuna

Merkatuen eboluzioa alde batera utzita zure aurrezkiak nola hazten diren ikusten gozatu.

Errentagarritasuna

Maximizatu zure aurrezkiak erretiroari errentagarritasun handia ateratzeko zenbatekoa ateratzerakoan.

Onura fiskalak

Ezarritako mugen barruan PFEZaren zerga-oinarriari dagokionez zure eta zure ezkontidearen ekarpen guztien zerga-kenkariari onura atera.

Aukeratu beharreko xedapena

Unea heltzen denean zure kapitala eduki nahi duzun era aukeratu: errenta edo kapitala.

Bezeroen arretarako telefonoa

Jar zaitez gurekin harremanetan behar duzunean, arreta jarraituko telefono-zenbakiaren bidez: 946 421 241

PPA erretiro plana
1 /6

Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6-k arrisku gutxien eta 6/6-k arrisku handiena dagoela adierazten dute.

Likideziaren inguruko alertak

Planen eta pentsio funtsen araudian ezarritako likidezia egoera edo salbuespenezko kasuetakoren bat gertatzen bada soilik kobratuko da prestazioa, edo erreskaterako eskubidea baliatu.

Aseguratutako aurreikuspen-planaren errentagarritasuna

APAren edo aseguratutako aurreikuspen-planaren errentagarritasuna merkatuan dauden interes-tasen arabera ezartzen da. Interes-tasa hau hiru hilabetez behin berrikusten da. Beste pentsio-planekin ez bezala, errentagarritasuna ez da inoiz negatiboa izango erreskatea egiterakoan.

Aurreikuspen-plan aseguratuaren fiskalitatea

Aurreikuspen-plan aseguratua PFEZa arintzea eskaintzen du egindako ekarpenen bidez. Horri esker, zerga-oinarria murrizten da eta onura fiskala lortu, zergadunaren tasa marjinalaren arabera. 

Urtean arindu daitekeen gehienezko zenbatekoa kasu hauen gutxienekoa izango da: 1.500 € edo lanaren etekin garbien eta ekonomia-jardueren % 30. Zerga-arinketaren muga gainditzen bada, PFEZra mugi daiteke hurrengo bost urteetan. 

Aurreikuspen-plan aseguratua erreskatatzerakoan, lortutako kapitala PFEZan ordainduko da, lan-etekin gisa, erreskatearen arrazoia gorabehera. Titularraren heriotza kasuan, onuradunek edo oinordekoek PFEZ gisa ordainduko dute, ez Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zerga gisa. 

Aseguratu Aurreikuspen planaren abantaila fiskalak

1.500 eurora arte.

Ohiko galderak

Ez. Pentsio publikoak eskasak dira maila guztietan. Pentsio publikoaren eta lan-bizitza aktibon zehar gozatzen den soldataren artean ematen den urruntzea, nabarmena da gehienbat 24.000 euro baino gehiagoko soldaten kasuan. Beraz, maila erdi-altuetan dauden pentsionistek aktiboak zirenean mantentzen zuten erosahalmena ere galtzen dute.

Erregimen Orokorreko langile batentzat, parte-hartzailearen langabezi egoera legala hartzen da iraupen luzeko langabezia bezala, betiere eskaintza unean lan-eskatzaile bezala dagokion enpleguaren zerbitzu publikoan inskribatuta dagoenean eta bere kontribuzio-mailan langabeziagatiko prestazioa izateko eskubidea ez duenean, edo prestazio horiek ahitu dituenean.


Langile autonomoen kasuan, iraupen luzeko langabeziaren baldintzarekin betetzeko: aurretik Gizarte Segurantzaren erregimen batean egon behar dira integratuta eta euren jarduera eten behar izan dute, eskaintza unean lan-eskatzaile bezala dagokion enpleguaren zerbitzu publikoan inskribatuta egon behar dira eta ez du kontribuzio-mailan langabeziagatiko prestazioa izateko eskubidea izan behar, edo prestazio horiek ahitu behar izan ditu.

Erretirorako ekarpenak egiten jarraitu daiteke pentsio-planaren erretiroagatiko prestazioaren kobratzera arte, Gizarte Segurantzaren ebazpena alde batera utzita. Kobrantzaren ondorengoak heriotza edo menpekotasunerako izango dira.
Heriotza edo menpekotasun kontingentzia estaltzeko egindako ekarpenak ere parte-hartzailearen PFEZ orokorraren zerga-oinarrian murriztapen objeto izan daitezke.

Euskadin muga bat ezartzen da, erretiroa hartzen den hurrengo urtera arte egindako ekarpenak murriztu daitezke.

Seguros Bilbaok e-clienteren bidez zure pentsio-planen eboluzioa jartzen du parte-hartzaileen eskura.
Hilero, INVERCOk egunkari ekonomiko eta espezializatutako aldizkarietara Gizabanako Pentsio-planen garapena bidaltzen die.


Beste alde batetik, errazena pentsio-planen aldizkako txostena jasotzea da. Derrigorrezkoa da sei hileko izaera duten erakunde kudeatzaileentzat.

Erretiroa hartu eta gero hobe izaten da kapital eran kobratzea. Honela kobratzen den urtealdian aktibo fasean baino errenta txikiagoak edukitzen dira eta efektu fiskal positiboa ematen da.

PFEZeko zerga-oinarrian jasotako prestazioen integrazioerako kapital eran materializatzen diren prestazioak zein errenta eran edo aldizkakotasun erregularrik gabe kobratzen direnen zenbatekoa, urtero onuradunaren zerga-oinarrian lan etekin osoa bezala integratuko dela hartu behar da kontuan.

Planaren ordainketak edo kobratze modalitatea eragiten duen kontingentziaren jasotzailea nor den kontuan hartu gabe, pentsio-plan batek ematen dituen prestazio guztiak lan-etekineko estimazioa dute.


Pentsio-plan baten prestazioa parte-hartzailea ez den pertsona batek jasoko balu, honen heriotza dela eta, aplikatu beharreko zerga PFEZ da, lan-etekin gisa, eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga ez dute ordainduko.

Erretiro partziala erretiroaren pentsio-publikoaren zati baten kobratzea denbora-partzialeko lan-jarduera baten urtealdiarekin bateragarri egiten denean ematen da. Erretiro partziala aurretik erretiro totala izan gabe eman daiteke edo, hau ondorengo lanaldi partzialeko lan batean hastean ere eman daiteke. Kasu bietan, erretiro-pentsioaren zenbatekoa kontratuan agertzen den ordaindutako denbora partzialeko lanaldiaren arabera murrizten da.


Kontuan izan behar da pentsio-plan batean erretiroari dagokionez onuradunaren eta parte-hartzailearen izaera ezin direla inola ere aldiberekoak izan. Beraz, parte-hartzailea pentsio-planetik errenta jasotzen egongo balitz edo pentsio-planetik erretiro partzialagatik kapital baten ordainketaren zain egongo balitz, ezin izango da hasi beste pentsio-plan batetara bere erretiro totalerako ekarpenekin berriro haiek guztiz jaso arte eta geroagoko erretiro totaletik finkatutako gainontzeko eskubideak egokitu arte.

Zergatik kontratatu APA aurrezkia?

Pertsonalizatutako arreta

Fiskalki onuragarria

Etengabeko informazioa