Pribatutasun-politika

Sarrera

Intimitaterako eskubidearen babesa eta, zehazki, datu pertsonalak babesteko eskubidearen babesa da Grupo Catalana Occidente taldeko oinarrizko printzipioetako bat.

Grupo Catalana Occidenteren pribatutasun-politika honen (aurrerantzean, "politika") helburua da Grupo Catalana Occidente taldea osatzen duten erakundeek bere bezeroen datu pertsonalak nola tratatzen dituen azaltzea, Europar Batasuneko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa eta garatze bidean eta unean-unean indarrean dagoen araudia ("Datu pertsonalak babesteko araudia") azaldutakoaren arabera (ondoren azalduko diren bezala).

 

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Harremana duzun Grupo Catalana Occidente taldeko erakundea. Politika honen amaieran dagoen eranskinean, Grupo Catalana Occidente eratzen duten erakundeen identifikazio datuak eta egoitza soziala aurkituko dituzu, besteak datuen artean.

 

Zein da datuen babeserako ordezkaria?

Datuen babeserako ordezkaria da Grupo Catalana Occidente taldea osatzen duten erakundeek Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzen dela zaintzeko izendatu duen pertsona. Harekin harremanetan jar zaitezke, bereziki, datuen babesaren arloan dituzun eskubideak eta askatasunak kontuan hartu ez direla irizten badiozu. Horretarako, harremanetarako datu gisa adierazitako hari dagokion posta-helbidea nahiz helbide elektronikoa erabil ditzakezu. Politika honen amaieran aurkituko duzun Eranskinean daude jasota.

 

Nor da datu pertsonalak babesteko kontrol-agintaritza?

Kontrol-agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da. Madrilen du egoitza (28001), calle Jorge Juan nº6 helbidean, hiritarren pribatutasuna eta datuak babesteaz arduratzen den erakunde publiko independente gisa, eta harengana jo dezakezu arlo honi buruzko kontsultak eta/edo erreklamazioak planteatu nahi badituzu, baldin eta, zure ustez, Grupo Catalana Occidente taldeko dagokion erakundeak ez baditu behar bezala kontuan hartu datuen babeserako arloan dituzun eskubideak eta askatasunak. Informazio gehiagorako, web-orri hau kontsultatu dezakezu: www.agpd.es.

 

Zer datu pertsonal tratatuko dira?

Tratatu egingo dira interesdunak zuzenean emandako edo aseguru-banatzaile edo aseguruak merkaturatzen dituztenen bidez lortzen diren bezeroen datu pertsonak guztiak, bezeroak Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeek merkaturatutako produktu edota zerbitzuren batekin erlazionatutako eskaera, aurrekontratu, kontratu edo zerbitzu bat gauzatzean, baita aurretik eta horren ostean ere. Barnean daude, gainera, datuok biltzen dituzten dokumentuak, telefono-deiak grabatzetik lortutakoak eta Interneteko web-orriak arakatzean lortutakoak (datu biometrikoak eta geolokalizaziokoak barne). Datuak tratatuko dira soilik kontratu-harremana ikertu, jaulki, garatu eta/edo gauzatzeko beharrezkoak badira.

Honela, “bezero” kontzeptuaren barne egongo dira izaera hauetako pertsonak: produktuaren, zerbitzuaren edo informazioaren eskatzailea, hartzailea, aseguratua, onuraduna, ezbehar baten hirugarren eragilea edo kaltetua, partaidea, bazkidea, harpideduna, eskubideduna, hipotekazko zorduna, zor-agirietan inbertitzailea edota Grupo Catalana Occidente taldeko erakunde batekin kontratu edo zerbitzu harreman bat duen hirugarren bat.

Emandako datu pertsonalak titularra ez den norbaitek ematen baditu, pertsona hori izango da titularrari aldez aurretik jakinaraztearen arduraduna, baita tratamendurako baimena lortzearena ere beharrezkoa den kasuan, dagokion Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeak datuak trata ditzan.

Gainera, datu pertsonalak osatu egin daitezke, datu pertsonalak babesteko araudian aurreikusitako irizpideak beteta. Datuak Grupo Catalana Occidente taldeko hornitzaileek lortutako, sarbide publikoko iturrietako edo interesdunak publiko egin dituen datuekin osa daitezke.

Oro har, adin txikikoen datu pertsonalak guraso edo tutoreen baimena ematean tratatuko dira soilik, tratamendua beharrezkoa bada kasu bakoitzean dagokion Grupo Catalana Occidenteko erakundearekin daukaten kontraturako edo zerbitzurako, edo tratamenduaren arduradun den Grupo Catalana Occidente aldeko erakundearen betebehar legal edota interes legitimoa betetzea beharrezkoa bada, dagokion haztapen-azterketa eta gero; eskubideak erabiltzeko kalterik gabe, zure datu pertsonalak babesteari buruzko datu pertsonalak babesteko araudia aplikatuz.

 

Zeintzuk dira tratamenduaren objektu diren datuen kategoriak?

Oro har, eskaintza, aurrekontratu edo kontratu bat egin eta tratatzen diren datu pertsonalen kategoriak dira hauek: interesduna identifikatzeko datuak, ezaugarri pertsonalei edota egoera sozialei buruzkoak eta hura gauzatzeko beharrezkoa den edozein datu.

Halaber eta izaera zehatzarekin; (i) bizi-aseguruko, istripuko, osasun-laguntzako, gaixotasuneko edota ehorzketako polizen kasuan, tratatu egingo dira ere hartzailearen edota aseguratuaren lanbideari edo jarduerari buruzko datuak, baita, beharrezkoak badira, aseguratuaren osasunari buruzko datuak ere. Gainera, (ii) inbertsio-funtsen kasuan, tratatu egingo dira ere hartzailearen edota aseguratuaren lanbideari edo jarduerari buruzko datuak, baita egokitasun-azterketa egiteko datu-kategoriak ere.

Amaitzeko, erabilgarri jartzen diren Grupo Catalana Occidente taldeko harremanetarako inprimakietan, datuak bildu aurreko informazioa eman ostean, politika honen arabera, tratatu egingo dira interesatuarekin harremanetan jartzeko, hark eskatuta, beharrezkoak diren identifikaziorako eta harremanetarako datuak.

 

Zeintzuk dira datu pertsonalen tratamenduaren helburuak?

i. Helburu nagusia

Grupo Catalana Occidenteko dagokion erakundearekin hitzartutako kontratu aurreko, kontratu, erlazio edo zerbitzua aztertzea, jaulkitzea, garatzea eta/edo gauzatzea da datu pertsonalen helburu nagusia eta, orobat, tratamenduaren arduradun den Grupo Catalana Occidenteko erakundeari unean-unean aplikatzen zaion araudian ezarritako betebeharrak betetzea.

ii. Beste helburu batzuk:

Datu pertsonalak tratatuko dira arriskuak kalkulatzeko eta aukeratzeko eta kontratatu nahi diren arriskuen inguruko ondorengo eskariak kudeatzeko. Beharrezkoa balitz, tratamenduak profilen eraketa edota automatizatutako erabakiak hartzea ekar dezake, politika honetan ezarritakoari jarraikiz.

Era berean, datu pertsonalak tratamenduaren objektu izango dira iruzurra prebenitzeko eta haren aurka borrokatzeko. Horren harira, horiek aseguru-sektoreko informazio-sistema komunetan kontsultatu eta horiei jakinarazi ahalko zaizkie; kasu bakoitzean Grupo Catalana Occidenteko dagokion erakundean bete ditzan erantzukizun zibilari buruzko Legetik eta motordun ibilgailuen zirkulazioko asegurutik, eta/edo aseguru- eta berraseguru-erakundeen antolamendu, ikuskapen eta kaudimen Legetik eratorritako lege-betebeharrak; halaber, kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko, horrela Grupo Catalana Occidenteko behartutako erakundeek bete ditzaten kapitalak zuritzeko eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko Legetik eta haren garapen-erregelamendutik eratorritako lege-betebeharrak eta eginbide-neurriak har ditzaten.

Era berean, Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeetako batek egindako edozein kontratu eta zerbitzuen eta/edo eskaeraren kudeaketa medio, erakunde arduradunak datu pertsonalak trata ditzake kaudimen ekonomikoa ebaluatzeko. Horrela, sistema komunei kontsultatu eta jakinarazi ahal izango zaie informazio hori eta/edo kreditu-informazioko tratamenduak egin, ikerketa tekniko, estatistiko edo kalitatezkoak burutzeaz gain (gogobetetasun-inkestak, fidelizazio-programak, merkatuko analisi eta ikerketak eta zerbitzuaren kalitatearen ikerketak barne).

Gainera, indarrean dagoen araudiaren araberako aseguru eta adostasun produktuen kasuan, datuak tratatu egin daitezke koaseguru eta berraseguruen kudeaketarako. Egoera horietan egin daitekeen datuen komunikazioa egingo da betebehar legalak gordetzeko, kontratu bat gauzatzeko edo Grupo Catalana Occidente taldearen interes legitimoa dela-eta, kasu honetan, dagokion haztapen-azterketa egin ostean.

Azkenik, Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeek zure esku jar ditzaketen kontaktu-inprimakiei, telefono-zenbakiei, posta elektronikoko helbide eta sare sozialetako profilei dagokienez, helburu hauetarako tratatuko ditugu zure datuak: (i) horien bitartez egindako iradokizun, eskaera, kontsulta eta/edo erreklamazioak artatu eta kudeatzea; eta (ii) Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeetako hautaketa-prozesuetarako bidalitako curriculumak kudeatzeko.

iii.Erabaki automatizatuak, profilen sorrera barne:

Baliteke kontratua burutu edo exekutatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendu batzuk automatizatutako erabakiak edota profilen sorrera eskatzea. Horrek erabaki batzuk automatikoki hartu daitezkeela esan nahi du, inolako giza esku-hartzerik gabe. Edonola, egoera horietan interesdunak beti honetarako eskubidea izango du: (i) pertsona batek emaitzak berrikusteko, (ii) bere ikuspuntua adierazteko eta (iii) erabakiari aurka egiteko; Datu pertsonalak babesteko araudiaren arabera.

Halaber, adimen artifizialaren erabilera potentziala Grupo Catalana Occidenteren kode etikoaren printzipio eta balio orokorretara moldatuko da, horiek eragina izango dutelarik hura osatzen duten erakundeen funtzionamendu eta jarduketan, bereziki, pribatutasunari errespetua eta datu pertsonalak babesteko eskubidea. Horretaz gain, kontuan izango ditu Espainiako aseguru- eta berraseguru-erakundeen batasunak (UNESPA) egindako aseguru-sektoreko adimen artifizialaren erabilera etikoaren printzipio-dokumentuaren orientazioak eta adimen artifizialaren gobernu-printzipioei buruzko Erretiroko aseguru eta pentsioen Europako autoritatearen (EIOPA) adituen aholku-taldearen txostena: adimen artifizial etiko eta fidagarria lortzeko Europako aseguru-sektorean.

Era berean, aurrez aipatutako iruzurra, kapitala zuritzea edo terrorismoa finantzatzea prebenitzeko datuen tratamenduen kasuan, profilak sortzeak oinarri juridikoa du, tratamenduaren oinarri den Grupo Catalana Occidente taldearen legezko betebehar bat betetzea dena.

iv. Publizitate-helburuak:

Halaber, interesdunak baimena emandako kasuan, datu pertsonalak honetarako ere tratatuko dira: (i) Grupo Catalana Occidente taldearen edo bertako beste erakundeen produktu eta zerbitzuen inguruko ekintza komertzialak garatzeko eta informazioa bidaltzeko, urruneko komunikazio bideak erabilita ere. Erakundeak politika honen amaieran edota gure webgunean agertzen dira (www.grupocatalanaoccidente.com); (ii) web-orri, bilatzaile edo sare sozialetan pertsonalizatutako publizitatea erakusteko eta (iii) promozio lehiaketetan partaidetza eskaintzeko; guztia barne kontratu harremana amaitu ondoren ere. Adierazitako kasu guztietan, zure profil partikularrari produktuak eta zerbitzuak egokitzea profilen portaera eta arriskuen analisian oinarrituta egin daiteke, barne iturriak eta kanpokoak, geolokalizazioari buruzko informazioa edo Interneteko eta sare sozialen nabigazioa kontuan hartuta.

 

Zein da datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa?

Helburu nagusian azaldutako tratamenduetarako legitimazioa Grupo Catalana Occidente taldeko erakundearekin; hots, tratamenduaren arduradunarekin, eskainitako eskaintza aztertzean, eta, dagokion kasuan, hitzartutako kontratu edo zerbitzua gauzatzean edota harpidetzean datza juridikoki.

Azaldutako beste helburuen eta automatizatutako erabakien tratamendua aplikagarria den araudian edo Grupo Catalana Occidente taldeko erakunde bakoitzaren interes legitimoan oinarritzen da, kasu horretan, dagokion haztapen-azterketa egin ostean.

Zehazki, iruzurra, kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko helburua duen datu pertsonalen tratamendua araudi aplikagarrian oinarritzen da, eta bezeroentzat fidelizazio-programak garatzeko helburua duen datu pertsonalen tratamendua haren arduraduna den Grupo Catalana Occidente taldeko erakundearen interes legitimoan oinarritzen da, aipatu azterketa egin ostean.

Azkenik, publizitaterako datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago, berariaz emandako baimena medio. 

 

Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Datu pertsonalak kontratua edo zerbitzua hitzartu duzun Grupo Catalana Occidenteko erakundearekin harremana mantendu bitartean gordeko dira. Harremana amaitu eta gero, unean-unean aplikatzekoa den araudian ezarritako nahitaezko denboraz gordeko dira datu horiek, eta epaitegi eta auzitegien, Ministerio Fiskalaren, Estatuko segurtasun-indar eta kidegoen edota aginpidea duten administrazio publikoen esku geratuko dira, baita, bereziki, datu pertsonalen babesaren arloan eskumena duten kontrol-agintarien eta dagozkion ikuskapen-organoen esku ere, tratamendua oinarritu duten kontratu edo zerbitzuaren ondorioz izan litezkeen legezko edo kontratuzko erantzukizunei erantzuna eman ahal izateko, haien preskripzio-aldi osoan zehar.

Arrazoia gorabehera, kontratu edo zerbitzu batean gauzatzen ez diren eskaera edo proposamenak beharrezko epean mantenduko dira kontratazioan iruzurrari aurka egiteko eta kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa saihesteko.

Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeak (tratamenduaren arduradunak) aplikatu beharreko datu pertsonalak gorde, ezabatu eta blokeatzeko epeei buruzko zuzentarauak zehazten dira epe horiei buruzko barne araudian, Grupo Catalana Occidente taldeko datu pertsonalak babesteko politika eta IKT baliabideen erabilera-politika osatze aldera.

 

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?

i. Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeei:

Bezeroaren datu pertsonalak, bere kontratu edo zerbitzua eta bertatik eratorritako edo lotutako edozein informazio Grupo Catalana Occidenteri atxikitutako edozein erakunderi jakinarazi ahal izango zaio. Erakundeak politika honen amaierako eranskinean edo www.grupocatalanaoccidente.com web-orrian agertzen dira. Datuak Grupo Catalana Occidenteko erakunde bakoitzaren tokiko araudiaren arabera erabiliko dira edo oro har iruzurrari aurka egiteko, eta kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa saihesteko. Gainera, datuak erakundeak Grupo Catalana Occidenteko erakunde ezberdinekin duen harremana era integral eta erdiratuan mantentzeko eta kudeatzeko erabiliko dira.

Gainera, berariaz jakinarazten dizugu Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeek zerbitzu komunak partekatzen dituztela, integrazio-maila batean baino gehiagoan, dauden sinergiei etekina ateratzeko, baliabideak optimizatzeko eta bezeroei zerbitzu hobea emateko. Horregatik, elkarri zerbitzu emateko hainbat esparru-kontratu sinatu dituzte, eta kontratu horien barnean sartzen da Grupo Catalana Occidente taldeko beste erakunde batzuek kudeatutako datu pertsonaletarako sarbidea izateko aukera. Zerbitzu-prestazio bat baino gehiago sartzen da haietan, besteak beste, eta adibide gisa soilik, honako hauek:

a) Grupo Catalana Occidente, Tecnología y Servicios A.I.E. erakundeak Grupo Catalana Occidenteko erakundeei eskainitako zerbitzuak: (i) datuen hostinga eta ostatatzea, (ii) sistemak, komunikazioak eta ekipo informatikoak mantendu eta kudeatzea, (iii) informazioaren eta biltegiratzen duten sistemen segurtasuna, (iv) aplikazio informatikoak garatu eta mantentzea, (v) ezbeharrak izapidetzeko zerbitzua ematea, (vi) eskainitako zerbitzuekin erlazionatutako informazioa helaraztea, (vii) presentzia kontrolatzeko, segurtasuneko eta bideozaintzako sistemen mantentze eta kudeaketa, eta (viii) dokumentuak kudeatu, zaindu eta artxibatzea, inprimatzea, inprenta eta etiketatzea.

b) Grupo Catalana Occidente Contact Center A.I.E. erakundeak Grupo Catalana Occidenteko erakundeei eskainitako zerbitzuak: (i) bezeroentzako arreta-zerbitzua eskaintzea, edozein bide erabiliz, hala nola urrunekoa, telefonoa, posta elektronikoa, Internet edota sare sozialak, eta (ii) kanpainak eta asebetetze-inkestak egitea.

a) Prepersa Peritación de Seguros y Prevención A.I.E. erakundeak Grupo Catalana Occidenteko erakundeei eskainitako zerbitzuak: aseguru-polizekin lotutako ezbeharrak kudeatzean lankidetza-zerbitzua ematea.

ii. Beste erakunde batzuk:

Era berean, datu pertsonalak Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeei zerbitzuak ematen dizkieten erakunde edo kolaboratzaileei jakinarazi ahal izango zaizkie, adierazpen gisa eta izaera mugatzailerik gabe: aseguru-banatzaileak, koaseguratzaileak, berraseguratzaileak, perituak eta kausen ikertzaileak, abokatuak eta prokuradoreak, ikuskariak, aholkulariak, profesional medikoak eta osasunaren ebaluatzaileak, finantza-erakundeak, erakunde gordailuzainak, erakunde kudeatzaileak eta beste hornitzaile eta profesional batzuk. Datu pertsonalak tratatuko dituzte, tratamenduaren arduradun gisa, dagokion Grupo Catalana Occidente taldeko erakunde arduradunaren izenean eta haren ordez, arduradun horrek kontratua edo zerbitzua gauzatzeko ematen dituen zerbitzuak bermatzeko, aplikatzekoa den araudiaren ondoriozko betebeharrak betetzeko, interes legitimoan oinarriturik (haztapen-azterketa egin ostean) edota, hala badagokio, emandako baimenaren arabera.

Azaldutako edozein kasutan, zerbitzu hornitzaileen zerbitzari informatikoak Europar Batasuneko herrialdeetatik kanpo kokatuta egon daitezkeela jakinarazten da. Bertako pribatutasunaren babes-maila Europako datuak babesteko araudiaren eta araudi nazionalaren araberakoa ez bada, hots, dagokion Grupo Catalana Occidente taldeko erakundearen araberakoa, tratamenduaren arduraduna, beharrezko eta egokiak diren neurriak hartuko dira interesdunen eskubideak eta informazioaren segurtasuna bermatzeko, uneko neurri teknikoen arabera, hirugarren herrialdeei edo nazioarteko erakundeei transferentziak egiteko. Salbuespena izango dira berariaz aurreikusitako egoerak, interesatuen eskubideak babesteko maila kaltetzen ez dela bermatzeko, baita interesatuen eskubideetarako eta informazioaren segurtasunerako beharrezko eta egokiak diren neurriak bermatzeko ere, une bakoitzean erabilgarri dauden neurri teknikoen arabera.

iii. Erakunde eta agintari ofizialak:

Datu pertsonalak emango zaizkie Grupo Catalana Occidente taldeko edozein erakundek nahitaez informatu beharreko hartzaile guztiei; besteak beste, eta adibide gisa soilik, eskumena duten erakunde eta administrazio publikoak (esate baterako, Zerga Administrazioaren Espainiako Agentzia edo foru-ogasunak), datu pertsonalen babeserako kontrol-agintariak, epaimahai eta auzitegiak, dagozkion ikuskapen-organoak, Ministerio Fiskala edota Estatuko segurtasun-indar eta kidegoak.

iv. Kreditu-informazioko sistema komunak:

Grupo Catalana Occidenteko erakundeek eskubidea dute diru-, finantza- edo kreditu-betebeharren ez betetzeari lotutako datuak kontsultatu edo tratatzeko kreditu-informazioko sistema komunen bidez, eta baita beste edozein bide erabilita ere, zeinak ahalbidetuko duen interesdunaren kaudimenaren ebaluazioa egitea, kontratu-erlazioaren aurretiko analisi, mantentze eta garapenaren kontrolerako.

v. Automobilaren aseguru-poliza kontratatuta edukiz gero:

Grupo Catalana Occidente taldeko Aseguratzaileek, indarrean den lege-araudiarekin bat etorriz, gaur egungo nahiz etorkizuneko webgune ziurtatuetan haren izenean argitaratzen diren zehapenen berri emango diote aseguru-polizaren ohiko gidariari, halakorik argitaratzen bada, eta betiere datu pertsonalen babesaren arloan indarrean den legeria betez.

Aseguratzaileak ibilgailuaren matrikulari dagokion datua erabiliko du aseguruaren objektu den ibilgailuaren bastidore-zenbakia eta ezaugarri tekniko eta administratibo guztiak kontsultatzeko, Instituto de Investigación sobre Vehículos S.A. (Centro Zaragoza) enpresaren titulartasuneko zerbitzuen bidez.

Grupo Catalana Occidente taldeko Aseguratzaileak, zeinarekin auto-aseguruaren poliza kontratatua duzun, tratamenduaren arduraduna den heinean, jakinarazi egingo dizkio zure aseguruarekin erlazionatutako honako datu hauek aseguru-sektoreko informazio-sistema ohiko hauei:

a) polizen datu historikoak eta ezbeharrak Automobilaren aseguruen informazio-sistema historikoari helaraztea. Helburua da kontratuaren harpidetza egitean ezbeharrei buruzko datu zehatzak eta kontrastatuak eskaintzea. Hori lortzeko, azken bost urtetako polizetan eta ezbeharretan lortutako informazioa bateratzen da, Erantzukizun zibilari eta motordun ibilgailuen zirkulazio-aseguruari buruzko Legean ezarritakoaren arabera.

b) zure aseguruarekin erlazionatutako ezbehar-kopuruaren edo zu nahasita egon zaren ezbeharren datu historikoak Automobilen informazio-sistemari helaraztea (erabateko galera, lapurreta eta suteak). Helburua da iruzurreko egoerak eta arriskua automatikoki identifikatzen erraztea, eta estatuko segurtasun indar eta kidegoekin lankidetzan aritzea, lapurreta eta iruzurreko delitu posibleak ikertzean, besteak beste, aseguratutako ibilgailuekin lotuta; eta lankidetzan aritzea hauekin: Centro Zaragoza, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, Trafiko Zuzendaritza Nagusia eta kaltetutako aseguratzailea, kaltetutako eta lapurtutako ibilgailuak identifikatzen eta kokatzen.

Automobilaren aseguruen informazio-sistema historikoari eta galera oso, lapurreta eta suteen informazio-sistemari dagokionez datuak babesteko eskubideak erabiltzeko, Tecnologías de la Información y Redes para las Entidades Aseguradoras S.A. (TIREA) erakundera jo dezakezu, Las Rozasetik El Escorialerako errepidea, 0,3 kilometroa, Las Rozas, 28231, Madril.

Aseguru-sektoreko informazio-sistema komunei buruzko datuak babesteko gainerako informazioa aurki dezakezu Espainiako aseguru- eta berraseguru-erakundeen batasunaren (UNESPA) (www.unespa.es) eta TIREAren (www.tirea.es) webguneetan.

vi.Etxeko, saltokiko, bulegoko, erkidegoko, ETEko, industriako, erantzukizun zibileko eta/edo gainerako arloetako arrisku anitzeko aseguruak edukiz gero kontratatuta:

Arlo anitzeko poliza kontratatu duzun Grupo Catalana Occidenteren aseguru-erakundeak jakinaraziko dizkio aseguruarekin erlazionatutako ezbehar-tasaren datuak eta/edo zure ezbeharra arlo anitzeko aseguruen iruzurraren prebentziorako informazio-sistemari. Horien artean dago zuk kontratatutako asegurua, edo zu nahasita egon zaren ezbeharra, eta aipatutako sistemaren tratamenduaren erantzunkide egoera izango duzu. Helburua da iruzurra prebenitu eta hautematea, poliza jaulki ostean aseguru-erakunde prebenituz, edo aitortutako ezbeharretan dagoeneko egindako iruzurra hautemanez. Halaber, estatuko segurtasun indar eta kidegoekin lankidetzan aritzea izango da helburua, lapurreta eta iruzurreko delitu posibleak ikertzeko, besteak beste, aseguratutako ibilgailuekin lotuta daudenak.

Arlo anitzeko aseguruen iruzurraren prebentziorako informazio-sistemari dagozkion datuak babesteko eskubideak erabiltzeko, jarri harremanetan Tecnologías de la Información y Redes para las Entidades Aseguradoras S.A. (TIREA) erakundearekin, Las Rozasetik El Escorialerako errepidea 0,3 kilometroa, Las Rozas, 28231, Madril.

Aseguru-sektoreko informazio-sistema komunei buruzko datuak babesteko gainerako informazioa aurkituko duzu UNESPA (www.unespa.es) eta TIREAren (www.tirea.es) webguneetan

vii. Bizi, istripu, osasun-laguntza, gaixotasun (osasuna), heriotzako edo beste edonolako aseguru-poliza bat edukiz gero kontratatuta, eta haren bidez osasunari buruzko datuak eskatzen edo kudeatzen baditugu:

Grupo Catalana Occidente taldeko dagokion Aseguratzailearen kolaboratzaile eta zerbitzu-hornitzaileei (aurretiaz adierazitakoak) jakinarazi ahal izango zaizkie zure datu pertsonalak, eta haiek tratatuko dituzte, tratamenduaren arduradun gisa, erakunde aseguratzailearen izenean eta haren ordez.

Halaber, eta zehazki, honen titularra bazara:

(a) heriotza estaltzen duen bizi-asegurua edo/eta aseguratuaren heriotza estaltzen duen istripu-asegurua, izan bakarkako polizak edo taldekoak, eta indarrean dagoen araudia betez, zure datu pertsonalak heriotza estaltzen duten Aseguruen Kontratuen Erregistro Publikoari jakinaraziko zaizkio, Justizia Ministerioaren barnekoa, edo unean ordezkatzen duenaren barnekoa.

(b) osasun-aseguru edo osasun-laguntzako aseguru batena. Grupo Catalana Occidenteren dagokion taldeko Aseguratzaileak zure datu pertsonalak (osasunarenak barne) mediku, osasun-zentro, ospitale edo beste erakunde edo pertsonei jakinarazi ahalko dizkie. Helburuak dira aseguruaren kontratuan bermatutako osasun-zerbitzua, diru-itzultzea edo kalte-ordaina betetzea, garatzea, kontrolatzea eta gauzatzea eta osasun-hornitzaileei interesdunaren kausa eta aurrekari medikoak eskatu eta egiaztatzea diru-laguntzak, diru-itzultzeak eta kalte-ordainak eskatzeko arrazoiak frogatzeko, eta, beharrezko kasuan, gastuak berreskuratzeko. Osasun-laguntzako aseguruen kasuan, bereziki, aseguratuari koordainketa bakoitzaren kobrantzari buruz informatzeko helburua duena, aseguratzaileak datuen arduradunari jakinarazi ahal izango dizkio polizaren aseguratu bakoitzak erabilitako zerbitzu medikoak, bisitatu diren laguntza-zentroak eta profesionalak edota aseguratu bakoitzak egindako proben zerrenda barne.

viii. Gizarte-aurreikuspeneko produktu bat kontratatua baduzu:

Gizarte-aurreikuspeneko produktu horiek merkaturatzen dituen erakunde sustatzaileak, erakunde kudeatzaileak eta erakunde gordailuzainak elkarri jakinarazi ahal izango dizkiete zure datu pertsonalak.

Horrez gain, bezeroak helmugako erakunde kudeatzaile edo aseguratzailearengana jotzen badu eskubide finkatuen mobilizazioa eskatzeko, mobilizazioaren eskabidea eta baimena aurkeztu beharko dizkio helmugako erakunde kudeatzaileari edo aseguratzaileari, hark, haren izenean, eskubide finkatu horiek mobilizatzeko eskaera egin ahal izan diezaion funtsa kudeatzen duen jatorriko erakundeari. Orobat, hori egiteko beharrezko duen informazio finantzario eta fiskal guztia eman beharko dio.

ix. Partaidetzak edukiz gero Grupo Catalana Occidentek merkaturatutako eta/edo kudeatutako inbertsio-funtsetako edozeinetan:

Erakunde kudeatzaileak, erakunde gordailuzainak eta inbertsio-funts horiek merkaturatzen dituen erakundeak elkarri jakinarazi ahal izango dizkiete zure datu pertsonalak.

 

Zeintzuk dira zure eskubideak datu pertsonalak ematean?

Zure datu pertsonalen titular gisa, jarraian azaldutako eskubideak dituzu eta horiek baliatu ahal izango dituzu, identifikatuz, Nor da datuak babesteko ordezkaria? aurreko atalean adierazi bezala:

i. Sarbidea izateko eskubidea. Tratamenduaren arduraduna de Grupo Catalana Occidenteren erakundetik berrespena eskuratu dezakezu zurekin erlazionatutako datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez jakiteko, eta kasu horretan, horiek atzitzeko eskubidea izango duzu, eta objektu izaten ari diren tratamenduei buruzko informazioa jasotzeko, eta horien kopia bat egituratutako euskarrian jasotzeko, erabilera ohikokoa eta irakurterraza.

ii. Zuzentzeko eskubidea. Okerrak badira, zure datu pertsonalak zuzentzeko eska dezakezu, eta eskubidea duzu osatu gabeko datu pertsonalak osa daitezela eskatzeko halaber, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.

iii. Ezabatzeko eskubidea. Zure datu pertsonalak ezaba daitezela eskatzeko eskubidea duzu, dagoeneko ez direnean beharrezkoak tratamenduaz arduratzen den Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeari datuak biltzeko bide eman zioten helburuetarako, edo tratamendua oinarritzen duen baimena kentzen duzunean. Ez da aplikatuko aipatutako eskaera tratamendua beharrezkoa izaten denean aurreko "Zein da datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa?" atalean adierazitakoaren arabera.

Grupo Catalana Occidenteko edozein erakundeko eremu digitalean ahazteko eskubidea erabiltzen baduzu, dagokion erakundeak Interneteko zerbitzuen hornitzailearengana joko du, datu pertsonalak tratatzeari uzteko zure eskaera plazaratzeko. Kontuan izango da uneko teknologia eta aplikazioaren kostua. Kasu horretan, arduradunak soilik gordeko ditu datuak, erreklamazioak egiteko, erabiltzeko edo babesteko. Eskaera hori ezin izango da aplikatu tratamendua beharrezkoa bada, "Datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa" atalean ezarritakoaren arabera, tratamendua adierazpen askatasuneko eskubidea erabiltzeko beharrezkoa bada edo interes publikoko arrazoiak badira.

iv. Aurka egiteko eskubidea

Aurka egin diezaiokezu zure datu pertsonalen tratamenduari, Grupo Catalana Occidente taldeko erakunde arduradunaren interes legitimoa dela-eta, haztapen-azterketaren ostean, hark datu pertsonalak tratatzen jarraitzeko arrazoiak dituenean izan ezik. Hala bada, arduradunak soilik gordeko ditu, erreklamazioak formulatu, baliatu edo defendatzeko. Datu pertsonalak xede komertzialetarako edo publizitaterako erabiltzea ez da zilegitzat hartuko eta, beraz, aurrez adierazitako baimena atzera botatzearen pareko izango da aurka egiteko eskubidea. Eskaera hori ezin izango da aplikatu tratamendua beharrezkoa bada, aurreko "Zer da datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa?" atalean xedatutakoari jarraikiz.

v. Tratamendua mugatzeko eskubidea. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eska dezakezu, eta horrek datuak blokeatzea eragin dezake egoera hauetan: (i) zuk datuen zehaztasuna aurkaratzen baduzu, (ii) arduradunak datuak ezabatzeari aurka egiten badio, tratamendua legezkoa delako, (iii) arduradunak jadanik zure datuak behar ez baditu, baina erreklamazioak formulatzeko, baliatzeko edo defendatzeko beharrezkoak badira, edo (iv) zuk tratamenduari aurka egin badiozu, arduradunak bere arrazoi zilegiek zureen gain lehentasuna duten egiaztatzen duen bitartean; datuak arduradunak gordeko ditu erreklamazioak egiteko, erabiltzeko edo babesteko soilik.

vi. Eramangarritasun eskubidea.

Zuk eskaera egin dezakezu, alderdi teknikoan posible bada, automatikoki tratatzen diren zure datu pertsonalak beste tratamendu-arduradun bati helarazteko, edo zerorri, interesdun gisa, erraz irakur daitekeen eta erabilera komuna duen formatu egituratu batean, eta kalterik egin gabe ezabatzeko edo ahaztua izateko eskubideei. Hala bada, erreklamazioak formulatu, baliatu edo defendatzeko soilik gordeko ditu arduradunak.

Zure eskubideak erabiltzeko testuinguruan egindako edozein komunikazio edo jarduera doakoa izango da. Eskaerek oinarririk ez badute edo gehiegizkoak badira, haien izaera errepikakorrarengatik, bereziki, Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeak, tratamenduaren arduradunak, arretak sortutako kostuen araberako kanon arrazoitu bat kobratu dezake.

 

Datu pertsonalen konfidentzialtasuna

Grupo Catalana Occidenteko erakunde arduradunak eta/edo tratamenduaren arduradunak datu pertsonalen tratamenduaren hasieratik beharrezko antolakuntza, segurtasun neurriak eta neurri teknikoak hartuko ditu datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia bermatzeko, datuen aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo sarbidea saihestuz. Horretarako, egungo teknologiaren egoera hartuko da kontuan.

Zerbitzu hornitzaileen zerbitzari informatikoak Europar Batasuneko herrialdeetatik kanpo kokatuta egon daitezkeela jakinarazten da. Bertako pribatutasun-maila ez balitz izango Datu pertsonalen babeserako araudian ezarritakoaren baliokidea, Europako Batzordearen egokitzapen erabakirik ez dagoelako, tratamenduaren arduraduna den Grupo Catalana Occidenteren erakundeak Datu pertsonalen babeserako araudian aurreikusitako beharrezko bermeak hartuko ditu hirugarren herrialdeetarako eta nazioarteko erakundeetarako transferentzietarako, salbuespenak izango direlarik, aurrez espresuki adierazitako egoerak, interesdunen babes-maila hondatu ez dadin ziurtatzeko, eta baita interesdunen eskubideen eta informazioaren segurtasunaren babes onenerako egokiak eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko, une bakoitzean eskuragarri dauden neurri teknikoen arabera. 

Grupo Catalana Occidente taldeko erakundeen webgune ofizialetan nabigatzean, erabiltzaileak erabilgarri ditu beti, informatzeko xedearekin, Grupo Catalana Occidente taldearen pribatutasun-politika hau nahiz cookie-politika, cookieak erabiltzeko Gidaren argibideei jarraikiz, kontrol-agintariak egina. Horrez gain, uneoro gai izango da cookie-erabilerari buruzko hobespenak administratu eta pertsonalizatzeko.

 

Politikaren indarraldia

Grupo Catalana Occidente taldeak adierazi du www.grupocatalanaoccidente.com web-orrian argitaratutako pribatutasun-politika beti une bakoitzean indarrean dagoena izango dela, noiznahi eta aurrez abisatu gabe, beharrezkoa denean, hori eguneratuta mantentzeko aldatzeko eskubidea beretzat gordeko duelarik. Grupo Catalana Occidente taldeko erakunde baten bezeroak haren web-orri ofizialetan kontsultatu ahal izango du politikaren azken bertsio eguneratua, aurreko bertsioetara sartu nahi balu, datuen babeserako dagokion ordezkariarengana jo dezake, politika honen eranskinean adierazitako moduan.

 

Copyrighta

Grupo Catalana Occidentek politika honen inguruko eskubide guztiak erreserbatzen ditu. Guztiz debekatuko da, idatzizko baimenik gabe, dokumentu hau kopiatzea, banatzea, eraldatzea, manipulatzea publikoki komunikatzea edo bestelako aldaketa partzialak edo guztizkoak egitea, doakoa edo garestia izan.

Politikaren azken eguneratzea: 6. bertsioa, 2022ko irailaren 20an onartua.

 

ERANSKINA: GRUPO CATALANA OCCIDENTE TALDEA OSATZEN DUTEN ERAKUNDEAK, PRIBATUTASUN-POLITIKA HONEN ONDORIOETARAKO

ERAKUNDEA

IFZ

HELBIDE SOZIALA

ERREGISTROKO DATUAK

DATUEN BABESERAKO ORDEZKARIAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO DATUAK

HELBIDE ELEKTRONIKOAK

Grupo Catalana Occidente S.A.

A08168064

Paseo de la Castellana 4, 28046 Madrid

Madrileko Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 36.829 liburukian, 141. folioan, M-659.287 orrian

Datuen babeserako ordezkaria Grupo Catalana Occidente

dpo@grupocatalanaoccidente.com

Bilbao, Compañía Anónima de Seguros y Reaseguros, pertsona bakarreko sozietatea

A48001648

Portuko pasealekua 20, 48992 Neguri-Getxo (Bizkaia)

Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 55. liburukian, 103. folioan, 2.436. orrian

Datuen babeserako ordezkaria Seguros Bilbao

dpo@grupocatalanaoccidente.com

Seguros Catalana Occidente, S.A. de Seguros y Reaseguros, sozietate pertsona bakarra

A-28119220

Paseo de la Castellana 4, 28046 Madrid

Madrileko Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 37.110 liburukian, 177. folioan, M-91.458 orrian

Datuen babeserako ordezkaria Seguros Catalana Occidente

dpo@grupocatalanaoccidente.com

Nortehispana de Seguros y Reaseguros S.A., sozietate pertsona bakarra

A-08185589

Paseo de la Castellana 4, 28046 Madrid

Madrileko Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 36.935 liburukian, 1. folioan, M-660.565 orrian

Datuen babeserako ordezkaria Nortehispana Seguros

dpo@grupocatalanaoccidente.com

Plus Ultra, Seguros Generales y Vida S.A. de Seguros y Reaseguros, sozietate pertsona bakarra

A-30014831

Plaza de las Cortes 8, 28014 Madrid

Madrileko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 5.992. liburukian, 100. folioan, M-97.987 orrian

Datuen babeserako ordezkaria Plus Ultra Seguros

dpo@grupocatalanaoccidente.com

Grupo Catalana Occidente Gestión de Activos S.A.,S.G.I.I.C., Sociedad Unipersonal

A-28475754

Cedaceros 9, planta baja, 28014 Madrid 

Madrileko Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 36.521 liburukian, 171. folioan, M-52.463 orrian

Datuen babeserako ordezkaria

GCO Gestión de Activos

dpo@grupocatalanaoccidente.com

Bilbao Hipotecaria S.A.U., E.F.C.

A-48409023

Portuko pasealekua 20, 48992 Neguri-Getxo (Bizkaia)

Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 2.228 liburukian, 150. folioan, 16.326 orrian

Datuen babeserako ordezkaria Bilbao Hipotecaria

dpo@grupocatalanaoccidente.com

Grupo Catalana Occidente Contact Center, A.I.E.

V-65404063

Jesus Serra Santamans 3, 08174 Sant Cugat del Vallés (Barcelona)

Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 42.241. liburukian, 185. folioan, B-405.292 orrian

Datuen babeserako ordezkaria GCO Contact Center

dpo@grupocatalanaoccidente.com

Grupo Catalana Occidente Tecnología y Servicios A.I.E.

V-65004517

Avenida Alcalde Barnils 63, 08174 Sant Cugat del Vallés (Barcelona)

Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 41.030. liburukian, 29. folioan, B-376.366 orrian

Datuen babeserako ordezkaria GCO Teknologia eta zerbitzuak

dpo@grupocatalanaoccidente.com

Catalana Occidente Capital, Agencia de Valores, S.A.U.

A-63764138

Avenida Alcalde Barnils 63, 08174 Sant Cugat del Vallés (Barcelona)

Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 37.416. liburukian, 142. folioan, B-298.341 orrian

Datuen babeserako ordezkaria COCAV

dpo@grupocatalanaoccidente.com

GCO Previsión, Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Indibidualeko Erakundea

V-48410120

Portuko pasealekua 20, 48992 Neguri-Getxo (Bizkaia)

Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 2111. liburukian, 124. folioan, 5-8. orrian

Datuen babeserako ordezkaria GCO Aurreikuspena BGAE

dpo@grupocatalanaoccidente.com

GCO Gestora Pensiones E.G.F.P., S.A.U.

A-67000471

Paseo de la Castellana 4, 28046 Madrid

Madrileko Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 36.886. liburukian, 90. folioan, M-659.976 orrian

Datuen babeserako ordezkaria GCO Pentsio-kudeatzailea

dpo@grupocatalanaoccidente.com

GCO Activos Inmobiliarios S.L.

B66672544

Avenida Alcalde Barnils 63, 08174 Sant Cugat del Vallés (Barcelona)

Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta, B-478.427 orrian

Datuen babeserako ordezkaria GCO Activos Inmobiliarios S.L.

dpo@grupocatalanaoccidente.com