Etxeko laguntza

Etxeko laguntza

Estalita, gertatzen dena gorabehera

Zure etxerako behar dituzun zerbitzu guztiak

Zure eskura jartzen ditugu profesional onenak, etxean izan dezakezun edozein ezustekorako, edozein ordutan. Horrez gain, ezustekoak eragin txikiena izatea bermatuko dugu, eta doako zerbitzuak eskainiko dizkizugu, konpondu bitarteko itxaronaldia erosoa izan dadin.

Etengabeko arreta

Egunean 24 orduz, urteko 365 egunak

Arreta larria

Lehentasunezko zerbitzuetan: iturgintza, argindarra eta sarrailgintza

Zer eskaintzen dizugu?

Laguntza ezbehar kasuan

Iturgintza · Elektrizitatea · Beiragintza· Sarrailagintza · Zurgintza · Lorezaintza · Antenak · Etxetresna elektrikoak · Igeltserotza · Telebista eta bideoak · Pintura · Pertsianak · Moketatzea · Parketak · Metalurgia · Tapizeria · Bernizak · Kontratistak · Garraio txikiak · Garbiketa.

Laguntza gas-galdarekin

Galdara apurtzen bada, teknikari kualifikatu bat bidaliko dizugu etxera, arazoa konpontzen saiatzeko. Zerbitzua urtean behin erabil dezakezu. Bidaiaren kostua eta 2 orduko eskulana daude barne.

Larrialdietako sarrailagintza

Ezin bazara etxetik atera edo sartu, giltzak galdu dituzulako, lapurtu egin dizkizutelako edo atea bortxatu dutelako, eskura izango duzu sarrailagile bat etxera joateko eta sarraila konpontzeko.

Larrialdietako elektrikaria

Argindarrik gabe gelditzen bazara, langile bat bidaliko dizugu arazoa ahalik eta bizkorren konpontzeko eta argindarra berreskuratzeko. Bidaiaren kostua eta 3 orduko eskulana daude barne.

Segurtasuneko langileak

Ezbehar bat eta gero etxebizitzarako sarbidea egokia bada, zure eskura jarriko ditugu prestatuta dauden segurtasuneko langileak, doan, 48 orduz.

Etxebizitzaren ziurtagiri energetikoa

Agiri hau lortzeko beharrezko baldintzei buruz aholkatzen dizugu. Gainera, eskatzen baduzu, profesional bat bidaliko dizugu etxera ziurtagiria igor dezan, lehentasunezko baldintza ekonomikoetan.

Telebista eta erreproduzitzaileen ordezkapena

Ordezko telebista edo erreproduzitzaile bat ematen dizugu zureak ezusteko batean kaltetzen badira. Behar adina denbora izango dituzu, zureak konpondu arte. Zerbitzua erabil dezakezu lanegunetan, 9:00etatik 18:00etara.

Hotela, jatetxea eta garbitokia

Gastuak ordainduko dizkizugu ezbehar bat dela eta etxe, sukalde edo garbigailu gabe gelditzen bazara eta hotel, jatetxe edo garbitoki baten zerbitzuak behar badituzu.

Hotelak eta tren eta hegazkinetako txartelak erreserbatzea

Bidaia bat egin behar baduzu eta garraio eta ostaturako erreserbez ahaztu nahi baduzu, geuk egingo ditugu. Zerbitzua eska dezakezu lanegunetan, 9:00etatik 18:00etara.

Informazio linea

Zure zalantza guztiak argitzen ditugu, besteak beste: edozein herrialdetara bidaiatzeko baldintzak (txertoak, bisak eta osasun gomendioak), eremu nazionalean zein nazioartean dauden tailerrak eta kontzesionarioak auto eta motoetarako, larrialdietarako telefonoak, enbaxadak eta kontsulatuak.